Auster, Paul
Estatubatuar eleberrigile eta poeta (Newark, New Jersey, 1947). Columbia-ko Unibertsitateak ikasi zuen eta urtebetez petroliontzi batean lan egin ondoren Frantzian eman zituen beste lau urte. 1974an New York-era itzuli zen. New York Review of Books-en eta Harper’s Saturday Review-en poesia eta saiakera idatziz hasi zuen bere karrera literaturan. 1987an oso kritika onak izan zituen New York-eko trilogia ipuin liburuagatik. Gero nobela idazten hasi zen: Azken gauzen herrialdea (1988), Ilargiko jauregia (1989) eta Halabeharraren musika (1991), esate baterako; azken hori Philip Haasek zinemara eraman zuen 1993an. Berriagoak dira Leviatan (1992) eta Bertigo (1994). 1994an bere kontakizunetan oinarritutako Smoke eta horren jarraipena den Blue in the face filmen gidoiak idatzi zituen, eta aski arrakasta handia izan zuten zineman. 1998an bere bizikizunak jasotzen dituen oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Nola edo hala; urte berean bere lehen filma zuzendu zuen, Lulu on the bridge, Harvey Keitel eta Mira Sorvino protagonista zirena. Film horretan bere literaturaren betiko gaiak agertu zituen: halabeharra, maitasunaren botere salbatzailea, literaturaren mitoa eta egungo bizimoduaren bakardadea.