Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ausonio

(Lat. Decimus Magnus Ausonius) Poeta latinoa (Bordele, 310 inguruan - Bordele, 395 inguruan). Bere sorterrian gramatika eta erretorika irakaslea zela, Valentiniano enperadoreak Graziano bere semearen irakasle izateko deitu zion (367 inguruan). Ikasleak, agintera iritsirik, kontsul izendatu zuen (379). Graziano hil zutenean Bordelera itzuli zen. Nolako Paulinoren maisu eta laguna. Uste sendorik gabeko kristaua, Ausonio bertsogile trebea izan zen, haren lanak erretorikaz kutsatuak direlarik. Neurri guztiz desberdinak erabili zituen bere lanetan. Efemerideak (Ephemeris) eta Eglogak (Eglogarum liber) liburu didaktikoak dira. Bestalde, ahaide eta unibertsitate lagunei eskainitako pieza laburren egilea da. Ausonioren poemarik ezagunena Mosela izenekoa da, Moselaren gainean Treveristik Rhina egindako bidaia deskribatzen duena.