aukuba
iz. Bot. Kornazeoen generoko landarea. Hosto aurkakoak, iraunkorrak eta larrukarak dituzten zuhaizkiak dira; lore txiki gorrixkak ditu, eta hazi bakarra eta oso gogorra duen ale itxurako fruitua. Himalaia, Txina eta Japoniako hiru motek osatzen dute, eta ezagunena, ereinotz nabarra (Aucuba japonica), Europara 1783an ekarria, apainketarako erabiltzen da.