Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aton

Mit. Egiptoko eguzkiaren jainkoa. Akenaton faraoiak (Amenofis IV.), ordura arte gurtu zuten Amon jainkoaren ordez ezarri zuen bere agintaldian eta jainko horri goratzarre eginez hiri sakratua eraiki zuen egun Tell al-Amarna hiria dagoen tokian. Unibertsoaren sortzailetzat hartzen zuten Aton, jainko goren eta bakarra zen. Atonen gurtzak gainerako jainkoena baztertzen zuen, monoteista zen. Akenaton hildakoan ondorengoek Amonen gurtza ezarri zuten berriro, gainerako jainkoenarekin batera. Zapelaitzaren burua eta giza gorputza duen izaki bezala azaltzen da irudi gehienetan. Gainean eguzkiaren irudia azaltzen da eta horren inguruan suge sakratua.