Atanasio Santua
Alexandriako patriarka, Elizako guraso eta doktorea (Alexandria, 295 - Alexandria, 373). Nizeako kontzilioan esku hartu zuen (325). Alexandriako apezpiku izendaturik (328), dogma eta kontzilioaren erabakiekiko leialtasun osoa erakutsi zuen. Bost aldiz erbesteratua izan zen arriotarren aurka erabilitako zorroztasunagatik. Obra eztabaidatsuak eta dogmatikoak idatzi zituen, horien artean: Arriotarren aurkako hitzaldia, Helenoen aurkako hitzaldia, San Antonioren bizitza.