Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

atabasko

iz. eta izond. Etnogr. Ipar Ameriketako herri amerindiarren familia zabal bateko kideez esaten da. Alaska eta Kanadaren iparraldetik hegoalderantz Mexikoraino zabaldu ziren. Indiar herri hauek oraindik bizirik diraute baina oso gutxi Atabaska aintziraren eskualdean, Estatu Batuetako mendebaldean eta Mexiko iparraldean.