Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

atabaskera

iz. Ipar Ameriketako hizkuntz familia, gehien zabaldurik dagoenetako bat. Geografiaz oso barreiaturik daude hizkuntza hauek, eta hiru hizkuntz talde bereizi izan dira atabaskeraren barruan: dene, Kanadaren ipar mendebaldekoa, hupa-mattole, Kaliforniakoa eta txe-nabajo, AEBetako hego mendebaldekoa. Zenbait hizkuntzalariren iritzian, hizkuntza hauek badute nolabaiteko ahaidetasuna Txina eta Tibeteko hizkuntzekin.