Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

askelminto

izond. Zool. Grobbenek 1908an eratu zuen taldeko animalia ornogabeez esaten da. Ez dago oso argi, ordea, zein diren ornogabe horiek batera dituzten ezaugarriak eta ezta ere zein diren askelmintoen taldeko ornogabeak. Oso txikiak izaten dira, oro har, eta badirudi elkarren artean antzekoak ziren metazooetatik sortuak direla. Talde horretako animalia motei dagokienez, taxonomi aldaketa handiak izan dira historian zehar, baina egituraren antzekotasunari begira talde bakarra osatzen dutela esan daiteke.