Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artzibar

Nafarroako ibarra eta udalerria (Zangozako merindadea). Arce-Artzi du izen ofiziala. Arrieta, Artozki, Azparren, Lakabe, Nagore –herriburua– Saragueta, Uritz eta Herriberri-Artzibar kontzejuek osatzen dute udalerria. 1998ko datuen arabera, 303 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago.