Artze, Jose Antonio
(“Hartzabal” deitua). Gipuzkoar poeta (Usurbil, 1939). 1965. urtean sortutako “Ez dok Amairu” taldeko kide izandakoa beste hainbat artistarekin batera. Poesiagintza landu du gehienbat, eta bere lanak beti izan dira berritzaileak: Isturitzetik Tolosan barru (1968), …laino guztien azpitik eta …sasi guztien gainetik… (Zumeta margolariarekin elkarlanean argitaratutakoa), Ortzia lorez, lurra izarrez (1987), eta Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat (1998) poesia liburuak dira horren lekuko. Bere poesiak soinudun grabazioan eman ditu argitara (Zurezko olerkia, 1992) eta ikus-entzunezko lanetan ere parte hartu du Mikel Laboa eta Luis de Pablo musikariekin. Euskal Herriko Unibertsitatearen Urrezko Domina jaso zuen, “Ez dok Amairu” taldeko beste kide batzuekin batera, 2000 urtean.
- artzanor
- artzapezpikutegi
- artzar
- artzatu, artza, artzatzen
- artzatze
- Artze, Jose Antonio
- Artzentales
- Artzibar
- Artziniega
- Aruba
- Arüe