Artaxerxes
Persiako hiru erregeren izena. v Artaxerxes I.a Makrocheir («Esku zabala»). Xerxes I.aren semea, K.a. 465-424 urteen bitartean gobernatu zuen. Erreinaldiaren hasieran, erregetza bermatzearren, anai-arrebak hil behar izan bazituen ere, printze eskuzabal baten oroitza utzi zuen, Temistokle bere erbesteratzean onartu zuelako eta juduei Jerusalema itzultzen utzi zielako. Kimonek azpiratua, greziarrekiko bakea sinatu behar izan zuen (K.a. 449-448). v Artaxerxes II.a Mnemon («Oroimen handikoa»). Aurrekoaren biloba, Dario II.a Ochos-en ondoren erreinatu zuen, K.a. 404tik K.a. 358ra arte. Erreinaldiaren hasieran, Zipre, Fenizia eta Siria galdu zituen. Greziako mertzenarioek lagunduta, bere kontra altxatu zen Ziro anaiari nagusitu zitzaion Kunaxan (K.a. 401). Ondoren, Tisaferne jeneralari agindu zion Hamar Mila Gudariak Ponto Euxinora eraman zitzan. Atenas eta Espartaren arteko gerran Antalkidas-ko bakea ezarri zuen (K.a. 386). v Artaxerxes III.a Ochos. Aurrekoaren semea eta ondorengoa, K.a. 358-338 urteen artean gobernatu zuen. Artaxerxes I.ak bezala anai-arrebak hil zituen aginpideari eusteko. Egipto konkistatu zuen. Hil egin zuten. v Artaxerxes edo Ardaxir I.a. Persiako erregea (224 inguruan - 240 inguruan). Printze sasanida, Artaban V.aren aurka altxatu eta Sasabiden dinastia eratu zuen. Osatu zuen inperioa Indo ibairaino iritsi zen. Persiaren indarra areagotu zuen, administrazio zentralizatuan eta erlijio mazdeistan oinarrituz.
- Artatza
- artatzaile
- artatze
- Artaud, Antonin
- Artavia
- Artaxerxes
- Artaxo
- Artaxoa
- Artaza
- artazi
- Artazkotz