Artaud, Antonin
Frantses idazlea (Marseilla, 1869 - Ivry-sur-Seine, 1948). Gaztetan agerturiko desoreka psikikoa lagun izan zuen bizitza osoan. Talde surrealistako kidea izan zen garai batez, bi poema liburu argitaratuz: L’ombilic des limbes (Linboen zilborra, 1925), Le Pèse-Nerfs (Kirio Pisatzailea, 1927). Charles Dullin-en taldeko antzezlaria, Roger Vitrac-ekin Alfred-Jarry antzerkia fundatu zuen (1930). Bestalde, Le Théâtre de la cruauté (Ankerkeriaren antzerkia, 1932) eta Le Theâtre et son double (Antzerkia eta bere bikia, 1938) saiakerek eragin sakona izan zuten antzerki zuzendari askorengan, hala nola Roger Blin, Jean-Louis Barrault edota Julian Beck-engan (Living Théâtre). Artauden arabera, antzerkiaren berezitasuna keinuak ematen du. Filmetan ere esku hartu zuen antzezlari gisa Abel Gance, Dreyer, Pabst eta Bernard zuzendarien lanetan.
- artatu, arta(tu), artatzen
- artatxiki
- Artatza
- artatzaile
- artatze
- Artaud, Antonin
- Artavia
- Artaxerxes
- Artaxo
- Artaxoa
- Artaza