Arrue Valle, Ramiro
Euskal margolaria (Abando, Bilbo, 1892 – Donibane Lohizune, 1971) Aurrekoen anaia, Donibane Lohizunen egokitu zen Parisen egon ondoren. Koadroez gainera, jantzi-diseinu (Perkain, Parisko Opera, 1934, Eresoinka, Etorki eta Oldarra taldeen apaingarri eta jantziak) eta liburu edergarriak (Mariage Basque, Francis Jammes, eta Ramuntxo, Pierre Loti) egin zituen. 1924an, Muslariak koadroa erosi zion Bilboko Arte Modernoko Museoak.