Arrue Valle, José
Euskal margolaria (Abando, 1885 - Laudio, 1986). Alberto eta Ramiroren anaia. Arte ikasketak egin zituen Bartzelonan, Parisen eta Milanen. 1908. urtean Bilbon egokitu zen, eta erakusketa ugari antolatu zituen hurrengo urteetan Bilbon nahiz beste hiri batzuetan. Euskal gaietan oinarrituta, nekazarien bizitzako tradizio eta jaiak aurkeztu zituen Euskal Herri osoan famatu ziren kolore biziko koadroetan. Kartel egile trebea zen; zezenketa kartel ugari egin zuen.