Arrese Beitia, Felipe
Euskal idazlea (Otxandio, 1841 - Otxadio, 1906). Lanbidez «santugina», 31 urterekin ekin zion olerkaritzari. Hego Euskal Herriko Lore Jokoak hasi zirenetik (Elizondo, 1879), ez zuen bakar batean ere huts egin Arrese Beitiak. Gartsua eta oparoa, gehiegizko erretorikak moteldu egiten du euskararen etorkizunaren aurrean beti kezkati ageri den idazlana. 1884. urtean Diccionario Manual Bascongado y Castellano y elementos de Gramática argitaratu zuen, halako arrakastarik izan ez zuen lana. 59 urte zituela, ordura arte idatziriko poema guztiak eman zituen Ama Euskeriaren Liburu Kantaria izenburuko liburuan (1900). Hil ondoan, Asti-Orduetako bertsozko lanak liburua argitaratu zen (1908). Arrese Beitia, erromantiko berantiarra, bere garaiko semea izan zen. Euskara eta Euskal Herriaren geroa arriskuan ikusi zituen olerkaria, sua eta garra darie bestalde literatura balore urriak eskaintzen dituzten olerkiei.
- arrenoktozia
- arrentze
- Arreo
- Arreola, Juan Jose
- Arrese Bauduer, Emeterio
- Arrese Beitia, Felipe
- Arrese
- arreske
- arreta
- arretasun
- arretatsu