Arreola, Juan Jose
Mexikar idazle eta antzezlea (Ciudad Guzman, Jalisco, 1918 – Jalisco, 2001). Mexikon Rodolfo Usigli eta Xavier Villaurrutia-rekin aritu zen antzezle lanetan, eta Frantzian, berriz, Louis Jouvet eta Jean Louis Barrault-ekin. “Poesía en voz alta” antzerki taldeko kidea zen, eta literatura lantegiak sortu eta garrantzi handiko aldizkari eta argitalpenak zuzendu zituen 1960ko hamarkadan: Los presentes, Cuadernos y Libros del unicornio eta Mester izeneko aldizkaria eta argitalpenak. Arreolak argitaratutako lanak dira: Era askotako asmakuntzak (1949) eta Azpikeriak (1952) ipuinen alorrean; Guztion ordua (1954) antzerki lana; Bestiarioa (1958) eta Azoka (1963) eleberria. Gizabide hitza (1973) azken lanean, bere hitzaldiak bildu zituen Arreolak, ohikoa zuen umorean eta tradizio zaharrean oinarrituriko prosa landu eta jakintsukoak.