Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arrantza 1

iz. Arrainak harrapatzeko jarduna eta lanbidea.  v  Itsas bazterreko arrantza edo baxurako arrantza. Kostaldetik hurbil egiten den arrantza, txalupa edo ontzi txikietan gehienetan.  v  Ur handitako edo itsas zabaleko arrantza. Urruneko itsasoetan egiten den arrantza, ontzi handietan, gehienetan.  v  Arrasteko arrantza. Sareak garraiatuz egiten den arrantza.  v  Arrantza elektrikoa. Eremu elektrikoa erabiliz egiten den arrantza. Korronte jarraituaren eraginpean arrainak erakartzen ditu.  v  Itsas azpiko arrantza. Koralen, belakien, ostren eta beste motatako arrainen harrapaketa. Gaur egun kirol bihurtu da; zientzia ikerketarako ere egiten da.