Arndt, Ernst Moritz
Alemaniar poeta eta idazle politikoa (Schoritz, Rügen uhartea, 1769 - Bonn, 1860). Frantsesen inbasioaren aurrean (1806) ihes egin zuen, lehen Suedian eta gero Ingalaterran babestu zelarik. 1812an Prusiara itzuli zen herrialdea askatzeko gerran esku hartuz, Napoleonen aurka. Bere idazki politiko eta gerra kantuen bidez (Lieder für Deutschen) herrikideen sentimentu abertzalea piztu zuen. Bonngo unibertsitateko historia irakaslea izendatu zuten (1818), baina bere ideia liberalengatik erasoak jasan zituen, eta kargua utzi zuen; 1840an berreskuratu zuen, eta 1848an erretiratu zen.