Arkonada Etxarri, Luis Migel
Euskal futbolaria (Donostia, 1954). Euskal Herriak eman duen futbol atezain onenetakoa, Luis Arkonada Real Sociedad taldeko atezaina izan zen 1975etik 1988ra arte. Espainiako selekzioko atezain nagusia 1977tik 1986ra arte (63 partida jokatu zituen). Munduko atezain hoberenetakoa izan zen bere garaian zalantzarik gabe. Real Sociedad taldeari leial beti, bi Liga txapelketa (1980-1981; 1981-1982) eta Errege Kopa bat (1987) irabazi zituen taldearekin batera.
- arkitekto
- arkitektura
- arkitrabe
- arkoforo
- arkola
- Arkonada Etxarri, Luis Migel
- arkonte
- arkorotz
- Arkotxa Martija, Jose Antonio
- Arkotxa Mortalena, Aurelia
- Arkotxa