Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arkibolta

iz. Arkit. Arku baten bihurgunearen inguruan, arkuaren kanpoaldean, apaingarri bezala jartzen den eraikuntza atala. Ateetan eta leihoetan izaten da batik bat eta eraikuntza ordena bakoitzean ezaugarri bereziak izaten ditu; irudi geometrikoak, landareak, gizakiak edo animaliak azaltzen dira. Erromaniko eta gotiko garaiko eraikuntzetan agertu dira arkibolta eder eta aberatsenak.