aristolokia
iz. Bot. Aristolokiazeoen generoko landarea. Belarkara da eta ardatzetiko loreak izaten ditu, fruitua kuskuetan bildua du, heldutakoan irekitzen direla; sustrai erraboilduna izaten du. Ehun eta laurogei bat mota daude eskualde epel eta beroetan, sustraian hainbat gai organiko dituen Argentinako aristolokia besteak beste. v Aristolokia luzea. Zurtoina luzea eta hostoak bihotz itxurakoak ditu eta loreak horixkak eta marra moredunak. Sustraia mingotsa da eta hilekoa izateko eta izerdia ateratzeko erabiltzen da. v Aristolokia biribila. Zurtoin tentea du eta sustrai biribildua. v Aristolokia arrunta. Hosto handiak ditu eta fruitua intxaur baten neurrikoa. Oso usain gozoa dario.