Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aries

Astr. Zodiakoko konstelazioa, hego hemisferioan dagoena; Andromeda eta Triangelu konstelazioen hegoaldeko izar ilara batek osatzen du. Izarrik distiratsuena Hamal da.  v  Zodiakoko lehen zeinua, martxoaren hogeita batetik apirilaren hemeretzira bitarteko egunak hartzen dituena; udaberri hasieran igarotzen da eguzkia Ariestik. Garai batean, zodiakoko zeinua bat zetorren izen bereko konstelazioarekin, baina, gaur egun, Taurus zeinuarekin bat dator eta udaberriko ekinozio gunea (Aries gunea) Pisces konstelazioan dago.