Ariel
Hebreerazko hitza, Biblian Jerusalemen izen sinbolikoa adierazten duena eta, gainerantzean, «aldarea» esan nahi duena; Kabalan, berriz, batik bat aingeru gaiztoak izendatzen ditu. v Moabtarren idolo baten izena; gerora, aingeru gaiztoaren izen bilakatu da. v Shakespeareren Ekaitza izenburuko lanean, aireko izpiritua. v Astr. Urano planetaren hurbileneko satelitea, Lassellek 1851. urtean aurkitua.