Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ariar

(Sanskritoz, «leialak») iz. eta izlag. Asia barnealdean bizi izan zen herri zahar bateko kideez esaten da.  v  Hizkuntza indoeuroparrak izendatzeko erabiltzen den okerreko hitza. Indoeuropar hizkuntzen barruan, talde indoirandarra izendatzen du ariar hitzak.  v  India eta Irango herri indoeuroparren arbasoak izendatzen zituen jatorrizko sanskritozko hitzak, baina ariar izena ez dagokio berez arraza jakin bati. Dena dela, helburu politiko jakinak gogoan hartuta erabili izan dute, Alemaniako nazismoak batez ere, beste arraza eta herri batzuk desagerrarazteko.