Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

argemone

iz. Bot. Armeniako landarea, lo-belarraren familiakoa. Lore bereziak ditu: korolako petaloak zimurrak eta sepaloak puntatxoz beteak. Fruitua kuskuan izaten du. Mexikoko argemona da mota bat; zurtoina arantzaduna du eta loreak horiak. Horren ura suge pozoitsuen ausikiaren kontra erabiltzen dute, Asian eta Ameriketan.