Argan, Giulio Carlo
Italiar artearen eta arkitekturaren historiako kritikaria (Turin, 1920 - 1992). Croceren nahiz Giolli edo Ragghiantiren pentsamenduen inguruan hezitako belaunaldikoa izanik, Higikunde Modernoa joera bultzatu zuen, askatasun artistikoaren alde eginez. Errenazimentutik hasi, eta, Italiako barrokotik igaroz, Gropius eta Bauhaus-erainoko arkitekturaren hainbat aldi jorratzen zuten liburu asko idatzi zituen. Artearen historiari buruzko lanen artean nabarmenak dira: Hiriburuen Europa (1964); Botticelli (1968); Borromini (1980); Brunelleschi (1981); eta Errenazimentua eta Barrokoa (1987). Arte modernoari buruzko lanik garrantzitsuenak zituen: Walter Gropius eta Bauhausa (1983); Arte modernoa (1991); eta Arte modernoa: artea 2000. urteari begira (1992).
- argalkeria
- argali
- argaltasun
- argaltze
- argalune
- Argan, Giulio Carlo
- argan
- Argandoña
- Argantzun
- argas
- argazki