Mediterraneorako isuri aldea duen Nafarroako ibaia. Aldudeko Urkiaga lepoan jaio eta, 161 km egin ondoren, Aragon ibaira isurtzen ditu urak. Aldude eta Ziordia bitarteko ibaiadarren ura jasotzen du, Arakil eta Ultzama ibaiena, hain zuzen. Iruñea zeharkatzen du.