Aretxaga, Itziar
Euskal zientzialaria. Fisika ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Complutensean, 1988an. 1990. eta 1993. urteen artean Madrilgo Unibertsitate Autonomoan astronomia ikasi ondoren, irakasle lanetan hasi zen bertan, fisikaren teoriaren inguruko eskolak ematen. 1993tik 1996ra bitartean, Britainia Handiko Cambridge Unibertsitatean eta Alemaniako Garching Unibertsitatean jarraitu zuen bere jarduna. 1998az geroztik, Mexikoko Instituto Nacional de Astrofísica Óptica y Electrónica institutuan lanean dihardu, eta nazioarteko proiektu garrantzitsu askotan parte hartzen du.