Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

araukaria

iz. Bot. Pinuaren genero bereko zuhaitza (Araucaria). Adar hirukoitz zutituak dituzten zuhaitzak dira eta osotara piramide itxura dute. Hosto larrukara gogorrak ditu eta lore dioikoak gerbatan bilduak. Brasil, Txile eta Australiako hamar mota biltzen dira genero honetan; horien artean Araucaria excelsa: zuhaitz mota hau beti berde egoten da, oso altuera handia har dezake eta apaingarri gisa erabiltzen da. Araucaria imbricata Txilekoa da, enbor zuzena du eta altueran 40 bat metro izan ditzake, haziak jateko onak dira. Araucaria bildwilli Australiakoa da, eta bertan bunga bunga izena ematen diote, hosto etzanak ditu eta honen haziak ere jangarriak dira. Txilen badago jateko oso hazi onak dituen beste mota bat, eta orobat Australiako beste bat ere, bunia izenekoa.