Aranbarri, Iñigo
Gipuzkoar idazlea (Azkoitia, 1963). Poesia landu du gehienbat, Joanes Poisson (1986), Dordokak eta elurrak (1989), Harrien lauhazka (1998) lanetan, esaterako. 1994an Emon biar yako eleberria kaleratu zuen, eta Zapata-ren oihana kronika liburua 1997an. Komunikazio Biziagoak argitaratutako Gure Mendea (1999) proiektuan ere parte hartu du, baita 2000. urtean Susa argitaletxeak aurkeztu zuen XX. mendeko poesia kaierak poema-liburu bilduman ere.