Aran
Erdialdeko Pirinioetako harana, Kataluniako Lleida probintziaren ipar-mendebaldean. Mugak: Frantziako Garona Garaia eta Ariège, iparraldean; Huesca, mendebaldean eta Lleida ekialdean eta hegoaldean. 470 km2 eta 6.500 biztanle. Hiriburua: Viella. Erabat menditsua, Aran harana Pirinioen iparraldean dago, Espainiako Estatuaren administraziopean egon arren. Euri ugariko lurraldea da; bertan sortzen da Garona ibaia. Oihanak eta larre garaiak. Aran turismo alde garrantzitsua da gaur egun (negu eta mendi kirolak).
v Hizkuntza. Hizkuntza ofiziala aranera da, okzitaniera, katalana eta espainierarekin batera.
v Historia. Aran harana Aragoa eta Comenges-Bigorra etxeen esku egon zen, Jakue II.a Bartzelonako erregearen mende geratu zen arte, bertako biztanleek hala eskatuta. Frantziak bi aldiz okupatu zuen Iraultza ondoan (1794-1795 eta 1812-1815). Gaur egun kultura eta hizkuntz estatutu bereziak ditu Kataluniako Autonomia Erkidegoaren barnean.