Aramburu Martínez, Luis
Arabar musikagilea (Gasteiz, 1905 - 1999). Bere aita Gasteizko Kontserbatorioko lehenengo zuzendaria izanik, harekin egin zituen Luis Aramburu Martínezek lehen musika ikasketak. Ondoren harmonia ikasi zuen José Domingo de Santa Teresarekin eta pianoa, organoa, biolontxeloa eta tronpa Bilboko Kontserbatorioan. Hainbat abesbatza zuzendu zituen, hala nola Eusko Abesbatza, Vesa Abesbatza, Gasteizko Orfeoia. San Migel parrokiako organista izan zen 50 urtez eta Gasteizko Kontserbatorioan irakaslea izan ondoren, bost urtez zuzendari lanetan ibili zen. Eskolak ematen ere jardun zuen Gasteizko Elizbarrutiko Apaiztegian eta Jesusen Bihotza ikastetxean.
- Aram
- Arama
- Aramaio
- Arambarri Gárate, Jesús
- Aramburu Irigoyen, Fernando
- Aramburu Martínez, Luis
- arameiar
- arameiera
- Aramendia
- Armińon
- aramu