Aramburu Irigoyen, Fernando
Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1959). Hispaniar Filologiako ikasketak egin zituen Zaragozako Unibertsiteatean. 1985az geroztik Alemanian bizi da. Hogeita bi urte zituela, bi poesia-liburu idatzi zituen (Ave sombra eta El librillo), baina geroztik narratiba landu du batez ere. 1997an, Ramón Gómez de la Serna saria jaso zuen, eta 2001ean Euskadi Saria, Los ojos vacíos liburuarekin. 2006an Los peces de la amargura argitaratu zuen, ETAren indarkeriaren biktimak protagonista dituen kontakizun-bilduma. Liburu horrek gaztelaniazko narratibaren Dulce Chacón saria jaso zuen 2007an, eta Espainiako Errege Akademiaren Saria 2008an. Bereak dira halaber, besteak beste, Fuegos con limón (1996), No ser no duele (1997), Los ojos vacíos (2000), El artista y su cadáver (2002), El trompetista del Utopía (2003), 2006an zinemara eramana Bajo las estrellas izenburupean, Vida de un piojo llamado Matías (2004), eta Bami sin sombra (2005).
- araliazeo
- Aram
- Arama
- Aramaio
- Arambarri Gárate, Jesús
- Aramburu Irigoyen, Fernando
- Aramburu Martínez, Luis
- arameiar
- arameiera
- Aramendia
- Armiñon