Aralar Mendiak
Gipuzkoa eta Nafarroa bereizten dituen mendikatea. Ekialdeko gailurrik nagusiak honakoak dira: Uakorri, Beoin eta Irumugarrieta. Erdialdean eta iparraldean: Txindoki eta Larraone. Hegoaldean: Balerdi, Debata, Putxerri eta Artxueta. Oso mendilerro luzea den arren (50 km2), bertan ez da garrantzizko ibairik jaiotzen. Aralarko lurra eta zura 34 herrik erabiltzen dituzte (19 nafarrak eta 15 gipuzkoarrak). Pagoa da nagusi, ondoren haritza eta neurri txikiagoan, artea. 40 trikuharri baino gehiago izateak, antzinako erlijio gune garrantzitsua zela adierazten du. Leizeak eta haitzuloak ere ugari daude. Aralarren dago San Migel Santutegia; jatorrizko eraikuntza VIII-IX. mendeetakoa da eta XII. mendean egun ezagutzen den moduan eraberritu zuten.
- araknoiditis
- araknolisina
- araknotero
- Aral itsasoa
- Aral
- Aralar Mendiak
- aralde
- Aralia
- aralia
- araliazeo
- Aram