Arafat, Jassir
Palestinar politikari eta militarra (Jerusalem, 1929 - Clamart, 2004). 1989an Al-Fatah taldearen kongresuan Israel Palestinako lurraldeetatik botatzeko borroka armatuaren beharra onartu zen, eta Jassir Arafat izendatu zuten, aho batez, Batzorde Nagusiaren lehendakari. Mendebaldean ez zuten begi onez ikusi 1990ean Golkoko gatazkan Saddam Husseini babesa eman izana. 1991n lehendabizi Madrilen eta gero Washingtonen egin zen Ekialde Hurbilerako Bake Konferentzian parte hartu zuen. Kritika gogorrak egin zizkioten palestinar erradikalek Palestinako Estatua onartzeko negoziazioaren bidea aukeratu zuelako, baina, hala ere, 1993an Itzhak Rabinekin batera bakea sinatu zuen Washingtonen, Bill Clintonen aurrean. 1996an atzerriko Palestinako parlamentuak (Palestinako Kongresu Nazionalak) konstituzioa alda zezan lortu zuen, Israelen aurka borroka egitearen beharra ezabatuz. 1997an israeldarrak Hebrongo hiritik erretiratzea lortu zuen, Netanyahurekin hitzarmen batera iritsi ondoren, eta juduek Jerusalemen etxebizitza berriak eraiki zitzaten gaitzestea Bill Clintonek. 1994an Bakearen Nobel saria jaso zuen Simon Peres eta Itzhak Rabinekin batera, eta baita Asturiasko Printzea saria ere.