Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

apodido

izond. Zool. Hegazti apodiformeen familia batekoa. Oso moko labur zabala dute. Horien artean elaia dago. Denbora gehiena airean hegan ematen dute; aise iristen dira lastertasun handiak hartzera (100-200 km/o) eta 3.000 metrotako altueraraino iritsi daitezke. Lurrean, berriz, oso nekez ibiltzen dira, eta ezin izaten duten berriro hegan hasi. Intsektuz elikatzen dira batez ere, hegan doazela harrapaturik. Afrikako erdialdetik Europa eta Asiara emigratzen dute.