Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

apo-belar

iz. Bot. Biriketako gaitzen aurka erabili izan den belarra (Verbascum thapsus). Hosto arruntekoa da, gingilduna eta gehienetan ileduna; hosto handiko loreak ditu, sortatan bilduak, gehienak horiak edo gorriak, eta fruitua kuskuan. Apo-belarraren loreak eta hostoak sendagai bezala erabili izan dira; haziak, berriz, mota bereko beste belar askorenak bezalaxe, arrainak pozoitzeko erabiltzen dira.