anuro
iz. eta izond. Zool. Isatsik ez duena. v Lau hanka dituen eta buztanik ez duen batrazioa: apoa eta igela adibidez. Anuroek burua zabal zapala dute; begiak handiak; azalean mukia darien guruinak ditu; bizkarrezurrean hamar orno. Anuro heldua hezetasuna dagoen lekuetan edo uretan bizi izaten da. Uretan bizi denak behatzen tartean mintzak ditu igerirako.