Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anpere

iz. Fis. Korronte elektrikoaren intentsitatearen banakoa, André M. Ampère-ren ohorez horrela izendatua. Zientzia baliakizunetarako era honetara definitu da banako hau: zirkulu sekzio arbuiagarrietan, luzera infinituko bi eroale paralelo eta lerro zuzenetan hutsean elkarrengandik metro batera kokaturik, luzera metroko 2 x10-7 Newton indarrak eroale bi horien artean sortzen duen korronte elektriko etengabearen intentsitatea. A (letra larriz) du sinboloa. Anperea MKSA (metro, kilogramo, segundo eta anpere) sistemaren oinarrizko unitate edo banako gisa onartu da.