Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anperemetro

iz. Fis. Zirkuitu bateko korrontearen intentsitatea neurtzeko tresna. Neurketa eragiketa horren oinarriak aldatu egiten dira tresna hori korronte jarraitua, maiztasun gutxiko korronte ez jarraitua ala maiztasun altuko korrontea neurtzeko den. Korronte jarraituaren neurgailuak izan daitezke: Weston-ena, honetan korrontearen bobina mugitu egiten da iman baten eraginez; imana mugikorra eta bobina geldia duena; inmertsio gunezkoa, korrontea garraiatzen duen bobina geldi batek gune magnetiko mugikor bat erakartzen duenean; edo termikoa, korrontea daraman haria luzatzen delarik, korronte horren neurria ematen duena.