Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anhalt

Alemaniako antzinako printzerria, Sachsen edo Saxoniako hainbat lurraldek osatua. Askaniarren jabegoak zatikatu ondoan sortu zen (1170 eta 1212). XVI. mendean lautan banatu zen. Anhalt-Dessau izeneko printzerria Ipar Alemaniako Konfederazioan sartu zen 1866. urtean, eta Alemaniako Inperioko lurralde bihurtu. 1918an estatu aske bihurtu zen eta 1990era arte, Alemania Demokratikoaren barnean egon da.