Angulema
Frantziako mendebaldeko prefetura hiria (Charente). 50.599 biztanle. Apezpiku etxea. XII. mendeko katedral erromanikoa. Ospe handiko papergintza. v Historia. IX. mendetik aurrera Angoumois lurraldeko hiriburua izan zen. Calvinok bertan predikatu zituen bere tesiak 1527tik aurrera, eta katolikoen eta berrikuntzazaleen arteko gatazka odoltsuak izan ziren Anguleman XVI. mendean.