Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Angoumois

(edo Angulemako konderri nahiz dukerria) Frantziako mendebaldeko eskualde zaharra (Charente eta Dordoina alde bat). Hiriburua: Angulema.  v  Historia. Filipe Ederra erregeak bildu zuen Frantziako koroara Angoumois konderria (1308). 1360. eta 1373. urteen artean ingelesen esku egon zen. Frantzisko I.a Angulemako Kondeak dukerri bihurtu zuen, Frantziako errege izendatu ondoan (1515).