Andropov, Juri
Sobietar politikaria (Stavropol, 1914 - Mosku, 1984). Karelia-Finlandiako Komsomol-eko lehen idazkaria (1940-1944), Alderdi Komunistako ordezkari iraunkor bihurtu zen 1951. urtean. Budapesten enbaxadore (1954-1957), Sobietar Batasunaren eta Europa sozialistako estatuen arteko harremanez arduratu zen hamar urtez (1957-1967). KGBko lehendakaria (1967-1982), Politburoko partaide izendatu zuten 1973an eta Batzorde Nagusiko idazkaria 1982ko maiatzean. Brejnev-en ondoan, Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen (1982ko azaroa) eta Sobietar Batasuneko lehendakaria 1983ko ekainean.