Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Androniko

(Gr. Andronikos) Bizantzioko hainbat enperadoren izena.  v  Androniko I.a Comneno (1100 inguruan - 1185). Alexis I.a Comnenoren biloba, Agnès Frantziakoarekin ezkondu eta 1183. urtean eskuratu zuen erregetza, Alexis II. hilarazi ondoan. Isaak II. Aingeruak eraitsi zuen 1185ean.  v  Androniko II.a Paleologoa (Nizea, 1258 - Konstantinopla, 1332). Turkiarren aurka borrokatzeko, Roger de Flor hilarazi zuen eta almogabiarren laguntza eskatu zuen. Androniko III.ak eraitsi zuen 1328. urtean.  v  Androniko III.a Paleologoa (Konstantinopla, 1295 - 1341) Errege aulkitik eraitsi zuen Androniko II.a bere aitona eta Asia Txikian nagusitu ziren turkiarren aurka borrokatu zen.  v  Androniko IV.a Paleologoa (1348 aldera - 1385). Turkiarren eta genovatarren laguntzaz, bere aita Joan V.a errege agintetik kendu zuen (1376), nahiz hiru urte geroago haren nagusigoa berriz ere onartu behar izan zuen.