Andagoia, Pascual de
Espainiako koroaren zerbitzuan jardun zuen konkistatzaile arabarra (Andagoia, Koartango, 1498 - Cusco, 1548). 1519an Panama hiria sortu zuen, beste konkistatzaile batzuekin batera. 1521. urtetik aurrera Panamako gobernari izendatu zuten eta, Indietako Bisitari Nagusia zen aldetik, Peru aldeko espedizioa prestatu zuen. Gaixorik, Pizarro, Almagro eta Luqueren esku utzi behar izan zuen eginkizun hori. Gorabehera batzuen ondoan (Santo Domingon egon zen erbesteraturik), Panamara itzuli zen 1534an. Bertako gobernari (1539), Hego Ameriketara itzuli zituen berriz ere begiak eta Pizarroren aurkako gudan galdu zuen bizitza (Cusco, 1548). Relación de los sucesos de Pedrarias Dávila en las provincias de Tierra Firme y Castilla del Oro idatzi zuen obran Davilaren eta bere bizitzaz gainera, Peruko konkista ere kontatzen du.
- Anchorage
- Anda Goikoetxea, Joxe Ramon
- anda
- Anda
- andabide
- Andagoia, Pascual de
- Andagoia
- Andaluzia
- andaluziar
- andaluziera
- andaluzita