izond. Paleont. Ugaztun apodun fosilen kideez esaten da. Bost behatzetako hankak zituzten eta ia plantigradoak ziren. Horien aztarrenak eozenoan eta oligozenoan aurkitu dira batez ere, eta banaka batzuk behe miozenoan. Ameriketan eta Europan bizi ziren.