anasarka
iz. Med. Ehunen gardentasuna, zelulek duten ura kanporatzen denean eragina. Ura eta gatza, bihotzeko edo giltzurrunetako gaitzez, ez kanporatzeak eragiten du maizenik anasarka. Agerian dagoenean zaila da bere jatorria ezagutzea; bihotzeko edema denean gorputzaren behealdean agertzen da batez ere, hanketan eta sabelean. Giltzurrunetako edema zeluletako ehuna estua ez den lekuetan agertzen da. Gaixotasunaren ondorioz gorputzaren bolumena handitu egiten da, eta azala distiratsu bihurtzen.