Anasagasti Olabeaga, Iñaki
Euskal politikaria, Venezuelan jaioa (Cumaná, 1947). Gizarte zientzietan lizentziatua. 1936ko gerraren ondoren bere familia Venezuelara erbesteratu zelako jaio zen han, baina gaztetan itzuli zen Euskal Herrira eta berehala hasi zen politikagintzan. EAJren Bizkai Buru Batzarreko eta Euzkadi Buru Batzarreko kide izana. 1986. urteaz geroztik diputatu da Madrilgo Kongresuan, baita EAJren talde parlamentarioaren bozeramaile ere. Horrenbestez, EAJk Madrilen duen aurpegi ezagunena da, eta gehienetan bera aritu da azken urte hauetan estatuko gai eta auzietan EAJren ordezkari lanetan.
- anarkosindikalista
- anarriko
- anarrinko
- anarte
- Anasagasti Algan, Teodoro
- Anasagasti Olabeaga, Iñaki
- Anasagasti, Pedro
- anasarka
- anaspidazeo
- Anastasia
- anastatika