Ananda
Buda Sakyamuni-ren lehengusu eta jarraitzailea (K.a. VI-V. mendeak). Haren zerbitzaria, ez zuen maisua utzi harik eta Buda Sakyamuni-k nirvana lortu zuen arte. Budismoaren hamar santuetako bat (arhant), Theravada deitu budismoaren oinarrizko testuen egiletzat hartzen dute bide horren jarraitzaileek.